Ongi etorri Iekorako leiho digitalera. Alkate naizen aldetik, ohorea da ongietorria ematea administrazioaren eta herritarren arteko zubi zuzena izateko sortu dugun atari honetara.
Gure lehentasunak gardentasuna eta eraginkortasuna dira. Webgune hau ez dadila gure historiaren, jaien eta ingurune pribilegiatuaren erakusleiho bat soilik izan, baizik eta, zuen eguneroko administrazio kudeaketarako tresna erabilgarria ere bai izan dadila da funtsa.
Jarrai dezagun elkarrekin Iekoraren etorkizuna eraikitzen, betiko hurbiltasunari eutsiz eta gaur egungo tresnez baliatuz.

